{"id":5086,"date":"2025-11-14T08:31:00","date_gmt":"2025-11-14T08:31:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.sarebide.eus\/?p=5086"},"modified":"2026-09-10T10:26:11","modified_gmt":"2026-09-10T10:26:11","slug":"sarebide-aurkeztu-dute-euskarazko-hedabideen-ekosistema-indartzeko-auzolana","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.sarebide.eus\/?p=5086","title":{"rendered":"Sarebide aurkeztu dute, euskarazko hedabideen ekosistema indartzeko auzolana"},"content":{"rendered":"\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>HERRIA, Hamaika Telebista, Euskal Irratiak, Euskalerria Irratia eta Kanaldude hedabideek osatzen dute egitasmoa. Gaur aurkeztu dute, Iru\u00f1ean, Nafarroako Gobernuko lehendakariorde Ana Ollorekin batera<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Auzolana. Euskal Herriko historian sustraitutako kontzeptu horri adiera berria eman nahi diote euskarazko hedabideek, egungo erronka teknologiko globalei aplikatuta. Ideia hori ardatz hartuta, Sarebide egitasmoa sortu dute BERRIA, Hamaika Telebista, Euskal Irratiak, Kanaldude eta Euskalerria Irratia hedabideek, Elhuyar fundazioarekin batera. \u00abMugaz gaindiko lankidetza teknologikorako sare bat sortzea\u00bb, horra Sarebideren eginkizun nagusia, eta, horren barruan, finkatuak dituzte jada hiru lan ildo nagusiak: bat, baliabide eta soluzio teknologiko komunak garatzea; bi, sare eta kanal berriak sortzea, euskarazko ikus-entzunezko edukiak gehiago zabaltzeko; eta hiru, sarea osatzen duten hedabideen azpiegitura digitala gaurkotzea. Gaur aurkeztu dute proiektua, Iru\u00f1eko Kondestablearen jauregian.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-full\"><img fetchpriority=\"high\" decoding=\"async\" width=\"850\" height=\"470\" src=\"https:\/\/www.sarebide.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/08\/berria2.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-5087\" srcset=\"https:\/\/www.sarebide.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/08\/berria2.jpg 850w, https:\/\/www.sarebide.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/08\/berria2-300x166.jpg 300w, https:\/\/www.sarebide.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/08\/berria2-768x425.jpg 768w\" sizes=\"(max-width: 850px) 100vw, 850px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">\u00abEuskarazko komunikazioaren ekosistema osoa indartzeko urrats bat da\u00bb, laburbildu du Ainhoa Jauregik, Hamaika Telebistako zuzendari nagusiak. Harekin batera izan dira Pello Urzelai,&nbsp;BERRIAko IKTen arduraduna; Juan Kruz Lakasta, Euskalerria irratiko zuzendaria; eta Ana Ollo, Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Sarebidek \u00abbatasunaren indarra\u00bb irudikatzen duela uste du Lakastak. Izan ere, aurkezpenean&nbsp;esplikatu duenez, euskarazko hedabide txikiek \u00abgisa honetako proiektu komunen bitartez soilik egin ditzakete bakarka pentsaezinak liratekeen aurrerapausoak\u00bb. Horiek horrela, Euskalerria Irratiko buruak esker ona adierazi die&nbsp;Nafarroa-Euskadi-Akitania Berria euroeskualdeko arduradunei, diruz lagundu baitute proiektua, Interreg Poctefa mugaz gaindiko lankidetza programaren funtsen bitartez. \u00abPrograma horrek bide eman digu&nbsp;auzolanean aritzeko&nbsp;Euskararen Herria zatituta dagoen hiru eremu administratiboen artean, eta hori gauza handia da\u00bb, gehitu du Lakastak.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Hamaika Telebistako Ainhoa Jauregiren esanetan, proiektu teknologikoa baino askoz gehiago izanen da Sarebide: \u00abEuskararen erabilera sustatzeko tresna estrategikoa jarriko dugu martxan. Mugaz gaindiko lankidetzari esker, gure hizkuntzan sortutako ikus-entzunezko edukiak jende gehiagorengana iritsiko dira, eta, aldi berean, komunikabideon gaitasun teknologikoak eguneratuko dira\u00bb. Lankidetza mota berri&nbsp;horri \u00abestrategiko\u00bb deritzo Jauregik: \u00abBaliabide komunak, azpiegitura partekatuak eta soluzio teknologiko aurreratuak uztartuko ditugu, nork bere indarguneak mantenduz baina sare baten logikan jardunez\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Proiektuaren \u00abmugaz gaindiko izaera\u00bb nabarmendu du Jauregik. Hots, Euskal Herria eta euskararen komunitatea \u00abbere osoan\u00bb hartuko dituela: \u00abGuretzat, hori da indargunerik handiena;&nbsp;hizkuntzak eta kulturak ez dute mugarik, eta komunikabideok elkarrekin jardunez egiten dugu hori ageriko\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<h3 class=\"wp-block-heading\">Plataforma digital berriak<\/h3>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Eta zertan mamituko dira asmo horiek guztiak? BERRIAko Pello Urzelaik eman ditu egitasmoaren xehetasunak. Haren esanetan, euskarazko eduki digitalak hedatzeko sistema berriak garatu asmo dituzte, eta jada lanean ari dira bi plataforma digital sortzeko: alde batetik, mugaz gaindiko ikus-entzunezko plataforma digital bat, \u00abedukiak modu bateratuan eta teknologia aurreratuarekin eskaintzeko\u00bb; eta, bestetik, streaming bidezko musika plataforma bat, \u00abegungo Badok webgunea eraldatuko duena, euskal musikaren ekosistema osoa zainduko duena, entzuteko esperientzia on batekin eta informazio eguneratuarekin\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Horrez gain, adimen artifizialeko eta NLP Lengoaia Naturalaren Prozesamenduko teknologien esparruan ere lan eginen dute: \u00abKazetaritza hobea egiten lagunduko diguten tresnak garatzeko erronkari helduko dio Sarebide proiektuak\u00bb, gehitu du Urzelaik.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Orain arteko lanaren fruituak \u00abmodu progresiboan\u00bb azaleratuko dira: zerbitzarien azpiegitura berria, esate baterako, 2026. urtearen hasierarako espero dute; musika plataforma, berriz, urte horren amaierarako egonen da prest; eta ikus-entzunezko plataforma bateratua, azkenik, udaberrian hasiko dira garatzen, eta 2027rako&nbsp;jarria dute epemuga.<\/p>\n\n\n\n<h3 class=\"wp-block-heading\">Haize \u00aberreakzionarioen\u00bb aurka<\/h3>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Hedabideetako ordezkariekin batera, Sarebide proiektuaren aurkezpenean izan da Ana Ollo&nbsp;lehendakariordea ere. Adierazi duenez, Nafarroako Gobernuak \u00abeskualdeen Europan\u00bb&nbsp;sinesten du: \u00abAlegia, Europa bat behetik gora irekia, udal eremutik hasita, eta pluraltasuna aintzat hartzen duena\u00bb. Eta ikuspegi horrekin bat egiten du Sarebidek.&nbsp;Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak nabarmendu du \u00absare lankidetza\u00bb sustatuko duela proiektuak, \u00abmugaz gaindiko benetako auzolana, euskara ardatz hartuta\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Bestalde, \u00abmundu osoa astintzen duten haize erreakzionarioak\u00bb ere mintzagai izan ditu Ollok. Haren irudiko, gaur egun jokoan dira \u00abtokiko hizkuntzen aniztasuna, pluraltasuna eta demokrazia bera\u00bb, eta, joera horri aurre egiteko tenorean, \u00abfuntsezkoak\u00bb dira hedabide serio eta fidagarriak: \u00abHala gezurrak, zurrumurruak eta albiste faltsuak desmuntatzeko, nola informazioa eta formakuntza eskaintzeko\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>HERRIA, Hamaika Telebista, Euskal Irratiak, Euskalerria Irratia eta Kanaldude hedabideek osatzen dute egitasmoa. Gaur aurkeztu dute, Iru\u00f1ean, Nafarroako Gobernuko lehendakariorde Ana Ollorekin batera Auzolana. Euskal Herriko historian sustraitutako kontzeptu horri adiera berria eman nahi diote euskarazko hedabideek, egungo erronka teknologiko globalei aplikatuta. Ideia hori ardatz hartuta, Sarebide egitasmoa sortu dute BERRIA, Hamaika Telebista, Euskal Irratiak, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":5087,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[31],"tags":[],"class_list":["post-5086","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-sarebide"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.sarebide.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/5086","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.sarebide.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.sarebide.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.sarebide.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.sarebide.eus\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=5086"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/www.sarebide.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/5086\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5140,"href":"https:\/\/www.sarebide.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/5086\/revisions\/5140"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.sarebide.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/media\/5087"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.sarebide.eus\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=5086"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.sarebide.eus\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=5086"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.sarebide.eus\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=5086"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}