Patzuergoa
Euskal Herriko euskarazko egunkari nazionala. Euskal Herriko lurralde guztietan dihardu, paperean egunkari bat argitaratuz eta eduki informatiboak Interneten zabalduz. Egoitza nagusia Andoainen (Gipuzkoan) dauka eta ordezkaritzak Baionan, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.
Euskal Irratiak elkarteak Ipar Euskal Herriko tokiko irratiak saretzen ditu eta Ipar Euskal Herri osorako irrati programazioa lantzen du. Honako tokiko irratiak saretzen ditu: Antxeta irratia (Hendaia), Gure Irratia (Ustaritze), Irulegiko Irratia (Donibane Garazi), Amikuzeko Irratia (Donapaleu) eta Xiberuko Botza (Maule). FMn, DAB+ eta sarean ari dira.
Ipar Euskal Herrian aritzen den telebista, lurralde osoko ikuspegi globalarekin. Interneteko hornitzaile nagusien boxetan integratuta dago, eta, gainera, edukiak Interneten zabaltzen ditu, web bidez. Bidarrain du egoitza.
Hegoaldean aritzen den telebista. Hamaika lizentzia ditu, hamar Euskal Autonomia Erkidegoan eta beste bat Nafarroan. Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean ditu egoitzak. Edukiak LTDan, zuntz optikoan eta Interneten zabaltzen ditu.
Euskalerria Irratia Iruñerriko irrati euskaldun eta independentea da, Iruñerriko euskaldun jendeak sortua eta kudeatua. Iruñean du egoitza. Edukiak FM bidez eta Interneten zabaltzen ditu.
Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da. 1972an jaio zen, zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Kultura-elkarte gisa egin zituen lehen urratsak, eta 2002an fundazio bihurtu zen. Fundazioaz gain, Zubize SLU eta Eleka Ingeniaritza linguistikoa SL enpresek osatzen dute Elhuyar taldea. Berriki Adimen Artifizialaren garapenerako Orai NLP zentroa sortu du.
