Proiektua

AURREKARIAK:

Euskara POCTEFA lurraldeko kulturaren eta gizartearen funtsezko elementua da, eta mugaren bi aldeetako lurraldeen arteko lotura nagusietako bat. Komunikabideek zeregin garrantzitsua dute hizkuntzen eta bereziki euskararen erabileran eta biziraupenean. Digitalizazioak edukietara sartzeko modu eta bitarteko berriak dakartza, eta bereziki gazteek eskatzen dituzte.

Testuinguru horretan, baliabide eta hiztun gutxien dituzten hizkuntzek zailtasun handiagoak dituzte kanal eta formatu berri horiek eskaintzeko, eta desabantaila dute beste hizkuntza batzuetako edukietara (ingelesa, frantsesa edo gaztelania) sartzeko.

Mugaz haraindiko lankidetza ezinbestekoa da, 3 lurraldeetako (Euskadi, Nafarroa eta Iparraldea) baliabideak bateratzea ahalbidetzen baitu, ahaleginak bateratu eta gaitasun eta tresna teknologiko komun batzuk lortzeko. Gaitasun eta tresna horiek ez lirateke banan-banan eskura egongo, eta, gainera, lankidetzak edukiak batera garatzeko aukera ematen du.

DESKRIBAPENA:

SAREBIDE proiektuak “Mugaz-gaindiko Lankidetza Teknologikorako Euskarazko Sarea” sortu nahi du 7 euskal komunikabideren artean, euskarazko informazio eta edukien eskaintza handiagotzeko asmoz.

HELBURUAK:

Hizkuntza-oztopoa gainditzea”, eta “Euskararen erabilera bultzatzea” helburu duen AFOMEF estrategiaren barne kokatzen da SAREBIDE proiektua.

Sarebide proiektuak honako helburuak ditu:

  1. Euskararen erabilera sustatzea mugaz gaindi, eremu digitalean, bereziki ikus-entzunezko arloan, euskal musikaren zabalkundearen bidez eta adimen artifizialaren laguntzaz.
  2. Ikus-entzuleak interkonektatzea eta audientzia berriak erakartzea euskarara.

BAZKIDEAK:

Zazpi hedabide eta Elhuyar Fundazioa dira Sarebideko proiektuaren bazkideak. 

  • BERRIA (Euskal Editorea SM) – Proiektu burua
  • EUSKAL IRRATIAK
  • KANALDUDE (Aldudarrak Bideo)
  • HAMAIKA TB – BILBO (Bilbo Handia Ikus-entzunezkoaj SA)
  • HAMAIKA TB – IRUÑEA (Nafar ikus-entzunezkoak SA)
  • HAMAIKA TB – DONOSTIA (Donostialdea ikus-entzunezkoak SA)
  • EUSKALERRIA IRRATIA (Euskalerria Irratia Fundazioa)

ELHUYAR FUNDAZIOA

AURREKONTUA:

2.594.450,00€

FEDER LAGUNTZA:

1.686.392,00 €-ko FEDER-arekin kofinantzatuta

PROIEKTU-EPEA:

2025eko Maiatzaren 1etik, 2028-ko apirilaren 30erarte

EMAITZAK:

  1. Proiektuko hedabideen arteko saretze teknologikoa ahalbidetuko duen azpiegitura digital komun bat.
    Azpiegiturak sarean lan egiteko aukera ekarriko du, hedabide bakoitzak sortzen dituen ikus-entzuneko edukiak gainerako hedabideen eskura jarri eta partekatu ahal izateko. Halaber, edukiak elkarrekin sortzeko azpiegiturak garatuko dira. Saretze honek balio izango du edukien hedapen bateratua erraztu eta bermatzeko.

  2. Euskarazko ikus-entzuneko edukiak streaming bidez zabaltzeko bi plataforma:

    a) Streaming bidezko musika plataforma bat, bere musika aldizkari propioa izango duena, erabiltzaileek euskarazko musika entzuteaz gozatu ahal izan dezaten eta euskal musikaren sektorearen aktualitatearen berri izan dezaten.

    b) Ikus-entzunezko plataforma digital bat, proiektuko hedabideek sortutako edukiak —ikustekoak eta entzutekoak—, elkarrekin batera zabaltzeko.

  3. Adimen artifizialaren teknologiaren garapena, hedabideen jarduna optimizatzeari begira. Horretarako, erabiltzaileen esperientzia hobetu eta edukien kudeaketa erraztuko duten zenbait tresna sortuko ditu proiektuak.

AFOMEF lurraldean euskaraz “bizi” nahi duten pertsonei mesede egingo die proiektuak; izan ere, 7 komunikabideek eskaintzen dituzten euskarazko eguneroko informazio-edukien kopurua eta aniztasuna hobetuko du, eta euskarazko ikus-entzunezko edo musika-edukietarako sarbide irekia izango du.

Proiektuaren balio erantsi nagusia proiektuan parte hartzen duten euskarazko 7 hedabideen “eraldaketa digitala” da, bai eta publiko berrietara iristeko proiektutik haragoko baliabideak partekatzeko borondatea ere.